HAMABIGARREN ASTEA.
Aste honetan, Alaitzek bi egun denbora librea lan egiteko utzi digu. Beraz, K2 modulu lanarekin eta unitate didaktikoarekin aritu gara taldeka. Esan beharra dago bi lan hauek nahiko potoloak direla eta kosta eta kosta ari garela egiten. Bestalde, ostiralean Oihanek proiektu bidezko heziketari buruzko aurkezpen txiki bat egin zigun, hona hemen kontzeptu garrantzitsuenak: Proiektu bidezko ikaskuntza lan proiektuak, proiektuetan oinarritutako metodologia da. Ikuspegi globalizatzailea oinarri izanik, haurren aurrezagutza eta esperientzietan oinarrituz, ikasketa esanguratsuak ahalbidetzen dituen aukera metodologikoa gordetzen dela esan dezakegu. Metodologiari dagokionez hurrengoa izango litzateke: ● Hezitzaileak aktiboki entzun behar du haurra, benetan interesa zerk eragiten dion jakiteko. ● Ezinbestekoa izango da: haurraren ekintzak behatzea, haurraren galderez jabetzea, ikasketa egoerak sustatzeko gai izateko, egunerokotasuneko egoeretan jazotakoak haurraren pentsam...